PSIKONKOLOGIA

Psikoonkologia paziente onkologikoekin eta haien hurbileko ingurukoekin lan egiten duen psikologiaren espezialitatea da. Horrez gain, ohitura osasuntsuen erabilera sustatzeko helburuarekin, prebentzioaren esparrua ere lantzen du.

Minbizia prebalentzia altuko gaixotasun bat da, zeinek eragin psikologiko handia sortzen duen eta psikoonkologia honi aurre egiteko beharrarekin jaio zen. 


Esku-hartzea ez da soilik minbiziaz diagnostikaturiko pazienteekin egiten, haien zaintzainleak eta familiak ere barne hartzen ditu eta haien bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

Psikoonkologiak tratamendu aurretik, bitartean eta ostean egiten du lan, zuzenean pertsonarengan arreta jarriz eta ez hainbeste gaixotasunean.

Psikoonkologiaren beharra eta ildo horretatik lan egiteak ekartzen dituen onurak kontuan izanda, Adeitu Psikologiatik zuen beharrak asetzeko talde terapeutikoetan parte hartzeko aukera eskeintzen dizuegu. 

GURE HELBURUAK

Tratamenduetarako
atxikidura hobetu

Pazientearen diagnostikorako eta prozesu medikorako egokitzapena hobetu

Bizi-kalitatea eta ongizatea hobetu

Paziente eta familiartekoen komunikazioa erraztu

Euskarri eta konpainia emozionala erraztu

Familiako kideengan gainkarga emozionala saihestu

Taldearen partaide izatearen sentsazioa sustatu

Partekatu

Gaitasun desberdinak landu

Erabakiak hartzeko gaitasunean entrenamendua landu

Adierazpen eta kudeaketa emozionala landu

Autoezagutza eta autoestimua landu

Aurre egiteko trebetasunak landu

Sintomen kontrola
landu

Taldeko kohesioa
landu

"Ezagutu zure beldurrak, ulertu zure ametsak, bizi zure eraldaketa. "